XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18.- BEKTORE-PLANOA

18.1 BEKTOREAK PLANOAN

Kontsidera dezagun plano arrunta, eta bertan puntuak geometria arruntak kontsideratzen dituen eran.

Puntu-bikote ordenatuak bezala definitzen dira bektore finkoak, planoan

Puntuentzat erabiliko dugun adierazpidea letra nagusiak izango dira: A,B... eta bektoreentzat letra hauetariko pareak gezi batez AB,CD,...

Puntuen arteko lehenengoari jatorria esango diogu, eta bigarrenari muturra.

Puntuen arteko distantziari bektorearen modulua esango diogu.

Puntuek definitzen duten zuzena bektorearen norabidea da, eta, jatorritik muturrera doana norantza.

1. irud.

Kontutan har, zuzen berean edo zuzen paraleloetan dauden bektoreak norabide berekoak direla; halaz ere, norantza berdina edo aurkakoa izan dezakete. (1.irud.)

Honela, AB eta CD, bektoreek norabide berdina dute eta norantza ere bai.

CD eta EF bektoreek, ordea, norabide berdina baina aurkako norantza dute.

Gerta daiteke, azkenik, bektoreen jatorria eta muturra puntu berdina izatea.

Bektore hauei nuluak esaten zaie

18.2 EKIPOLENTZIA

Defini dezagun planoko bektore-multzoen ekipolentzi erlazioa:

AB eta CD bi bektore ekipolenteak direla diogu, baldin ondoko baldintzetatik bat betetzen badute,

1.- Zuzen berdin batean eza badaude, ABCD irudia paralelogramo bat da. (2.irud.)

2.- Bi bektoreak nuluak dira (3.irud.)

3.- Baldin zuzen berdincan badaude, beste hirugarrcn bektore ez-lerrokide batekin paralelogramo bana osatzen badute, (4 irud.)